dijous, 20 de juny del 2013

Tsering Woeser-en testigantza

Atzerriko kazetariek uztailaren 6tik 13ra Tibetera egin beharreko bidaia dela eta, Txinako gobernuak Tsering Woeser* idazle eta ekintzaile tibetarra atxilopean jarri du haren etxean, senarra Wang Lixiong-ekin batera. Bere blogean gertatutakoari buruzko testigantza idatzi du, baita lagun batek ingelesez emandako azalpena ere. Woeser-ek berak egin zituen zenbait argazki ikusgai daude, bizitzen ari den egoera islatzen dutenak.

Hona hemen Woeser-en testigantzaren euskarazko itzulpena:
Ez da atsegina berriro ere etxeko atxiloketari buruz hitz egitea.
Zuek [gobernuak] agintariak atzerriko kazetariekin Lhasan taldeko elkarrizketa izan dezaten baimendu nahi dituzuelako soilik (urteroko ikuskizun bera dirudi), eta kazetariek prestaketak egiten hasi zirelako, nirekin elkarrizketa barne, sortu den "iskanbila" dela eta senarra eta biok etxeko atxilopean jarri gaituzue (badirudi atzerriko kazetariek tibetar herria zoriontsu dela entzun behar dutela, besterik ez). Tibeteko agintariek izugarrizko beldurra diote egiari, agerikoa da.

Eta haren lagunak ingeleraz emandako ikuspegi orokorra:
Berriz ere, egutegi tamalez erregularrari jarraitu baliote bezala, Tsering Woeser eta Wang Lixiong euren etxean atxilopean jarri dituzte.
Honakoan, Txinak atzerriko kazetarientzako antolatu duen Lhasarako bisitari buruzko zurrumurruak okertzea da haien xedea. 
Woeser zenbait kazetariekin elkarrizketatu da jada eta agintariak arduratuta dirudite, haren ikuspuntuak eurek arrosa kolorekoa balitz bezala aurkeztu nahi duten panorama gezurtatu duelakoan. Izan ere, gobernuak tibetar zoriontsuak zorioneko bizitzak bizitzen aurkeztu nahi ditu aldez aurretik onartutako ibilbidearen eta hitzartutako elkarrizketen bidez.
Dirudienez, taldeak Lhasarako bidaia uztailaren 6an hasiko du eta 13ra arte egongo da Tibeten. Diplomazialarientzako bidaia ere antolatu dute, ekainaren amaierarako agian.
Woeser-ek gaurkoan agintarien pausoak besteetan baino agerikoagoak izan direla txiokatu du.  
Ekainaren 19ko arratsaldean, 7 edo 8 pertsona, polizia eta Estatu Segurtasuneko pertsonala tarteka, Woeser eta bere senarra inguratu zituzten.
Haidan Distriktuko Cuwei errepidean hartu zituzten eta Tongzhou-ko (Beijing ekialdean dagoen auzoa) euren etxera eraman. 
Poliziak Woeser eta bion autoan eraman zituzten, Estatu Segurtasuneko ofizialek gidatutako autoa atzean zutela.
Ez zituzten geldialdirik egiten utzi, ezta zerbait jateko ere. Zibil erara jantzitako poliziak jarri zituzten  Woeser-en etxebizitzaren inguruan, beste bik igogailua zelatatzen duten bitartean.
Momentuz, badirudi kartzelatze honek ekainak 25era arte iraungo duela, agian gehiago.
Txinako lidergo berriak Dharamsalan [erbesteko gobernu tibetarrak egoitza duen hiria] sentimentu baikorrak piztu dituen arren, badirudi estatua lehen bezain irmo dirauela gobernuak Tibeti buruz zabaldu nahi duen mezua ezeztatzen duen ezein informazio amatatuz.
Tsering Woeser Tibeti buruzko eskuragarri dauden disidentziaren ahots arraroetako bat da, eta aginteak  eskuraezin bihurtu nahi du.

*Tsering Woeser (Lhasa, 1966) idazle, poeta eta ekintzaile tibetarra da. Txinako Alderdi Komunistak babestutako aldizkari batetan lan egiten ari zela, Tibeten egoera salatzen zuten idatziak plazaratu eta zonalde horretako agintariek handik kanporatu zuten. Ordutik aurrera Beijing-en bizi da bere senarra Wang Lixiong-ekin, eta maiz etxeko atxilopean jarri ohi dute.
  

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada